Gizartea -
Aldaketarik gabe
Errege Familiako kideak mugatuko ez dituela esan du Zarzuelak
Errege Etxeak esan du kide izaten jarraituko dutela, dekretuz eta legez horrela delako.
Erredakzioa
Zarzuelak komunikatu bat atera berri du, izan ere berri bat zabaldu da, bi Infantak eta Urdangarin Errege Familia ofizialetik kentzea ari zela aztertzen Errege Etxea.
Errege Etxeak esan du kide izaten jarraituko dutela, dekretuz eta legez horrela delako.
Izan ere, Errege Familia zazpi kidek osatzen dute, Errege-Erreginek, Printze-Printzesek, bi Infantak eta Iñaki Urdangarinek, Cristinaren senarrak.
Horietatik 4 estatuko aurrekontuetatik bizi dira, aurten 8,4 milioi euroko aurrekontua izan dute. Gainontzekoek beste ogibide eta soldata batzuk dituzte, eta beste betebehar batzuk ere.
Horregatik, dio Errege Etxeak, Elena eta Cristina Infantak eta Cristinaren senarra den Iñaki Urdangarin gero eta gutxiago ari dira agertzen ekitaldi ofizialetan.