Gizartea -

Euskadi-Errioxa gatazka

Errioxak Arabako pazienteak artatzea onartu du

Jaurlaritzak ez du jasotako proposamenaren eduki osoa aditzera eman, baina bi aldeak harremanetan daude proposamena aztertu eta zehazteko.

Bengoa eta bere taldea Errioxarren proposamena aztertzen ari dira. Argazkia: EITB.
Errioxak Arabako pazienteak artatzea onartu du

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Jose Ignacio Nieto Errioxako Osasun sailburuaren proposamena jaso du. Horren arabera, errioxarrek Arabako pazienteak artatzea onartu dute, eta bi erkidegoen arteko gatazka konpontzeko bidean egon liteke. Bengoaren taldea proposamenaren nondik norakoak aztertzen ari da.

Saileko iturriek ez dute gainontzeko edukiaren berririk eman baina Europa Press albiste agentziari adierazitakoaren arabera, Euskadi eta Errioxako arduradunak harremanetan daude proposamena aztertu eta zehazteko. Biek akordua lortuz gero, astelehenean bilera bat egingo dute Logroñon.

Euskadi eta Errioxaren arteko gatazka iragan irailean hasi zen, Pedro Sanzen Gobernuak arabar Errioxako bizilagunei osasun atentzioa emateari uztea erabaki zuenean. Bizilagun horiek urteak zeramatzaten Logroñoko Ospitalera joaten, euren etxeetatik gertuago zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea