Gizartea -
Osasun gatazka
Basagoiti: 'Rajoyk euskal herritarrak artatzera behartuko du Errioxa'
EAEko PPko presidentearen hitzetan, osasun gatazka Rajoyk gobernuburu kargua "hartu bezain pronto" konponduko da.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak esan du Euskadiren eta Errioxaren arteko osasun gatazka Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak "kargua hartu bezain pronto" konponduko dela, Errioxako Gobernua euskal herritarrak artatzera behartuko baitu.
Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurreko batean, Basagoitik esan du ez dagoela "ados" Pedro Sanz Errioxako presidenteak (PP) hartutako erabakiarekin (irailetik osasun zerbitzua ukatu die arabar-errioxarrei).
EAEko PPko presidentearekin hitzetan, arazoa EAJk sortu zuen, "Euskadin agintean izan den 30 urteetan ez baitu euro bakar bat ere bideratu Arabako Errioxako osasun azpiegiturak indartzeko".
Nolanahi ere, Basagoitik gaineratu du Rajoyk "bermatu" egingo duela "lurralde nazionalean edozein espainiar" artatua izatea.