Gizartea -
Fidantzarik gabe
Kartzelan sartu dute Kordoban desagertutako umeen aita
Epaileak "adingabeen desagertzearen legez kanpoko atxiloketa" delitua eta "delitu itxurak" egiteko beste bat.
Erredakzioa
Jose Breton, Kordoban desagertutako bi umeen aita, kartzelan sartu dute.
Jose Luis Rodriguez Lain Kordobako lau zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak "adingabeen desagertzearen legez kanpoko atxiloketa" delitua eta "delitu itxurak" egiteko beste bat leporatu dizkio, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez.
Erabaki judiziala Jose Breton polizia etxera itzuli eta ordubetera hartu da, gizonezkoak haren bi umeak parkean galdu zirenean zer egin zuen adierazi ostean.
13:00etan iritsi da Breton barruan zeraman Poliziaren furgoia Pintor Espinosa kalera, gertakizunak izan ziren parkearen ondoan aurkitzen denera.