Gizartea -

Kordoba

Aiton-amonen etxea miatzeari utzi diote haurren arrastorik izan gabe

Polizia Nazionalak aitaren aldeko aiton-amonen finka miatzeari utzi diote bederatzi orduren ostean.

Kordoban desagertutako bi haurren argazkia. Argazkia: EFE
Kordoban desagertutako bi haurren argazkia Argazkia: EFE
Kordoban desagertutako bi haurren argazkia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi haurren aitaren aldeko aiton-amonen finka miatzeari utzi dio, joan den urriaren 8an desagertu ziren sei urteko neskatoaren (Ruth) eta bi urteko umearen (José) arrastorik izan gabe.

Lehengo astean jada miatu zuten aiton-amonen etxebizitza, baina oraingoan umeen aita atxilotu gisa egon da miaketa horretan. Aitaren atxiloketa, Poliziak giza hilketaren delituagatik zantzuak dituelako egin da, kasuaren gertuko iturriek adierazi dutenez, izan ere deklarazioetan kontraesanak egon omen dira.

Poliziak hipotesi guztiak irekita ditu eta segurtasun kameren grabazioak berrikusi ditu. Gainera, desagerpenaren egunean aitak eginiko telefono deiak ere ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea