Gizartea -
Sevilla
Bertan behera utzi dute Marta del Castilloren epaiketako lehen saioa
Bihar goizeko 10:00k aldera ekingo zaio berriro saioari, prozesuan parte hartzen duten aldeek aurkeztutako aurretiazko arazoak ebatzi eta gero.
Erredakzioa
Sevillako Probintzia Auzitegiak Marta del Castilloren auziko lehen saioa hasi eta bi ordura etetea erabaki du, prozesuan parte hartzen duten aldeek aurkeztutako aurretiazko arazoen inguruan eztabaidatu eta erabaki bat hartzeko.
Hala bihar goizeko 10:00etan ekingo zaio, berriro, saioari.
Akusazio partikularrak, Jose Maria Calero Marta del Castilloren gurasoen izenean lan egiten duen abokatuak, hain zuzen, "auzia argitzeko garrantzitsuak" direla iritzi dion lekuko batzuk deklaratzeko eskaera egin du, aukera hori ukatu egin zitzaion lehen. Besteak beste, Samuelen gurasoek, Manuel Pidrabuena komisarioak eta Miguel Carcañorekin harremana izan zuen Camasko adingabearen bi ahizpek deklaratzea nahi du.
Halaber, el Cuco adingabea eta gainerakoak bereiztuta epaitu izanak sor ditzazkeen "disfuntzioak" salatuta, Sevillako Auzitegiari Konstituzinalean konstituzioa urratzen duela eskatzeko exijitu dute.
Miguel Carcañoren anaia, Francisco Javier Delgado abokatua defendatzen duen abokatuak, berriz, bere bezeroaren kontrako prozesua baliogabetzeko eskatu du. El Cucoren deklarazioa, Delgado aipatzen zuena, alegia, ez dela kontuan izian behar iritzita. Fiskaltza, ordea, kontra agertu da.
Halaber, bere bezeroari egindako telefono bidezako entzunketak baliogabetzeko eskatu du.
Maria Garciaren abokatuak, berriz, hilketa izan zen etxebizitzako eraikineko bizilagunen presidentearen agerraldia eskatu du.
Epaiketa, azaroaren 30a arte
Gaur hasi da Marta del Castillo auziaren epaiketa. Fiskaltzak 52 urteko kartzela zigorra eskatuko du Carcañorentzat bi delitu (bortxaketa eta hilketa) eta biktimaren gurasoen osotasun moralerako eskubidea urratzea egotzita; izan ere, ez du oraindik argitu gorpua non dagoen.
Horrez gain, Fiskaltzak ustezko hiru konplize inputatu ditu: Carcañoren anaia, Francisco Javier Delgado; bere bikotea, Maria Garcia; eta Samuel Benitez gaztea, ustez hilketa burutu zuten etxeko aztarnak guztien artean garbitu zituztelako eta, ondoren, gorpua, neskatoa hiltzeko erabilitako kablea eta Martaren gauzak etxetik atera eta desagerrarazten lagundu zutelako.