Gizartea -

Arrastorik ez

Bertan behera utzi dute momentuz Kordobako haurren bilaketa

Halaber, agenteek aitaren aldeko aitonek Las Quemadillasen duten etxean egindako miaketa amaitu dute eta joan egin dira.

Poliziak aitaren aldeko aitonaren etxea miatu du. Argazkia: EFE
Poliziak aitaren aldeko aitonaren etxea miatu du. Argazkia: EFE
Lau egunen ostean, Kordoban desagertutako bi umeen arrastrorik ez

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek bertan behera utzi dute momentuz 2 eta 6 urteko bi haurren bilaketa, Guadalquivir ibaiaren inguruan. Kordobako parke batean desagertu ziren aurreko larunbatean eta ez dute haurren arrastorik aurkitu oraindik.

Bilaketa-taldean Urpeko Ekintzetarako Talde Bereziko (Geas) kideak hartu dute parte, eta goizaldean txakurrak izan dira hiriko hainbat tokitan. Baina ez dute aurkitu pistarik haurrak non dauden jakiteko.

Halaber, agenteek aitaren aldeko aitonek Las Quemadillasen duten etxean egindako miaketa amitu dute eta joan egin dira. Polizia Zientifikoaren ikerketa bertan egin dute.

Kordobako Gobernuko ordezkariordeak, Jesus Maria Ruizek, azpimarratu duenez, ikerketarekin "errespetua" izan behar da eta haurren bilaketan adituek "lan egin dezaten utzi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea