Gizartea -

Babestu beharreko eraikinak

Kukutza mantendu behar da, Industri Ondarearen Elkartearen arabera

Elkarteak esan duenez, eraikina "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Euskara Saileko Industri Ondarearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Herri Lanen Inbentarioan jasota dago".

Kukutza gaztetxearen eraikina, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Kukutza gaztetxearen eraikina, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxearen eraikina udal-plangintzak babestea aurrikusten dituen eraikinen artean jasota dago.

Horrez gain, deitoratu du "gaur gaurkoz, bi aldeen arteko konponbiderik" aurkitu ez izana eta eraispena bertan behera geratzea eskatu du, eraikinerako bestelako proiektu bat egin arte.

Egoera horren aurrean, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak ziurtatu du eraikin industrial hori "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Euskara Saileko Industri Ondarearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Herri Lanen Inbentarioan jasota dago".

Halaber, esan du gaztetxearen eraikina elkarte honek Bilboko Udalari egin zion Industri Ondarearen Katalogo Orokorrean atxikita dagoela, alegia, indarrean dagoen Plan Orokorra gainbegiratzeko lanen prestakuntzaren baitan.

Horrela, elkarteak bi agiriak kontuan hartuta eraikin horren balorazio teknikoa eta zientifikoa egin ostean (irizpide historikoak, arkitektonikoak, ikonografikoak... aintzat hartuta), baieztatu duenez, eta Euskal Ondaren Kulturalaren 7/90 Legearen arabera, ezin da Eusko Jaurlaritzaren Ondare Kultural gisa sailkatu. Horren ordez, zaintzeko hirugarren mailan legoke, Udal-plangintzaren eraikinak dauden mailan, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea