Gizartea -

Kukutza, itxita

Kukutza, epailearen ebazpenaren zain

Bi aldeen adierazpenak entzun ostean, epaileak ostiralean erabakiko du eraikina bota edo Kukutzaren aldekoek eskatzen duten moduan epaiketa egiten den.

Auzokideak eta Udaleko ordezkariak epailearen aurrean eseri dira

01:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errekaldeko bizilagunak epailearen aurrean agertu dira ostegun honetan Kukutza gaztetxea botatzeko erabakiaren kontrako epaiketa bat eskatzeko. Kukutzaren aldeko lagun bat atxilotu dute, ustez, polizia bati eraso egitea leporatuta. Gaztetxearen eraikina orain dela urte batzuk okupatu zuten eta gazte lokal moduan erabili da orain arte.

Ordea, jabeak eraikina berreskuratzea eta, bota ostean, etxeak eraikitzeko erabakia hartu zuen. Udaletxeak eraikina botatzeko baimena eman zion eta Kukutza jendez husteko agindua sinatu zuen epaile batek.

Bilboko auzitegiak ostiralean erabakiko du zer egin Kukutza gaztetxearekin.

Gaztetxea jendez hustea

Ertzaintza Kukutza Gaztetxean sartu zen atzo jendez husteko, eraikina botatzeko agindua jarraituz. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren agenteak 05:30ak aldera joan ziren Errekalde auzora eta bizilagunen eta Kukutzaren aldekoen erresistetziaren aurrean, kargatu eta gomazko bolak jaurti zituzten. Gaztetxearen bozeramaileen hitzetan hamaika zauritu daude ekintza polizialaren ondorioz.

Bere aldetik, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan du atzo, Bilboko Kukutza gaztetxea ixteko operazioan eta ondoren izan ziren protestan, "kale borroka zirudien indarkeria" ikusi zuela eta "badakigu nondik ateratzen den hori guztia".

Bilboko alkateak Bilduri leporatu dio Gaztetxearekin sortu den "arazoa elikatzea" eta Ertzaintzaren jarduna babestu du.

Ertzaintzak Errekalden egindako operazioa "proportzionala" izan dela defendatu du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Gainera, ertzainek "profesionaltasunez ekin" dutela nabarmendu du sailburuak.

Bilduren erantzuna Azkunari

Bilduk erantzun egin dio Bilboko alkateari eta "Kukutzaren atzean" ez, "Kukutzaren alboan" dagoela esan du.

Donostiak Ertzaintzaren lana salatu du

Donostiako Udalak Ertzaintzak gaztetxea husteko izan zuen jarrera salatu du. Prentsaurreko batean, Asier Jaka Partehartze zinegotziak elkartasuna eta babesa helarazi die urtetan Kukutza "sortzeko lanean aritu direnei", Errekalde auzoko herritarrei eta Bilboko herri-mugimenduari.

Manifestazioa, epaitegietan

Kukutzako zaleek eta kideek manifestazioa egin dute 13:00ean Bilboko epaitegien aurrean. Manifestazioan Oskar Matute, Ana Etxarte eta Aitziber Ibaibarriaga Bilduko ordezkariak izan dira.

Ertzaintzak ehunka manifestarien aurka kargatu du eta atxilotu bat izan da, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Protesta eguna

20:00etan abiatu da Errekalde auzoan, Kukutzaren aldeko manifestazioa. Lagun askok egin dute bat deialdiarekin, eraikina bota ez dezaten eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea