Gizartea -
Ostiralean
Kukutza gaztetxeak eraistearen kontrako manifestazioa egingo du
Bilboko Udalak atzo sinatu zuen gaztetxea botatzeko baimena, eta epaileak Ertzaintzari utzarazteko agindua emateko zain daude orain.
Erredakzioa
Bilboko Errekalde auzoan dagoen Kukutza gaztetxeak manifestazioa deitu du biharko, auzoko plazan, "berehala utzarazteko eta eraisteko mehatxua" salatzeko. Udalak arazoa konpontzeko asmorik ez duela erakutsi salatu dute gaztetxeko kideek prentsa ohar baten bidez.
Bilboko Udalak Kukutza botatzeko baimena eman zuen atzo, eta Cabisa enpresaren eskuetan dago jada. Epaileak Ertzaintzari Errekaldeko gaztetxea utzarazteko agindua emateko zain daude orain, gaztetxeak bere blogean jakitera eman duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea