Gizartea -
Benedikto XVI.aren bisita
Aita Santua: 'Espainiak aurrera egin dezake katolizismoa ukatu gabe'
Errege-erreginak Benedikto XVI.a agurtuko dute eta honek gazteak eta Munduko Gazteen Jardunaldiko antolatzaileak eskertu ditu.
Erredakzioa
Aita Santuak Barajasko aireportuan egin duen azken hitzaldian "Espainia nazio handi bat da, plurala eta adeitsua eta aurrera egin dezake duen katolizismoa ukatu gabe", adierazi du.
Benedicto XVI "bihotzez" gazteak, apezpikuak, apaizak eta Munduko Gazteen Jardunaldiko antolatzaile guztiak eskertu nahi izan ditu.
Ekitaldian Juan Carlos eta Sofia Errege-erregina, Juan Ramon Jauregi Presidentetzarako ministroa, Jose Bono Kongresuko presidentea eta Madrileko artzapezpikua izan dira.
Eliza alde batera utzita Jesusi jarraitzea ezinezkoa dela azpimarratu die Benedikto XVI.ak ehunka mila gazteri Gazteen Munduko Jardunaldietako azken ospakizunean. Izan ere, Aita Santuaren hitzetan, "bere kabuz joateko tentazioan jausten denak Kristo inoiz ez aurkitzeko arriskuan da".
Aita Santuak, gainera, fedearen testigantza ematera animatu ditu Cuatro Vientosen bildutako erromesak, eta testigantza horren berri gutxietsi edo kasurik egiten ez dieten lekuetan ere emateko esan die.
Benedikto XVI.aren arabera, Kristo aurkitu eta berria ez zabaltzea ez da batere zuzena.
Ez dute komunioa eman
Aita Santua "atsekabetuta" agertu da bildutako ehunka mila gazteei komunioa emateko aukerarik ez izateagatik. Atzo izandako ekaitz handiak horretarako prestatutako ostiak kaltetu egin zirelako.
"Ez da Aita Santuaren erabakia izan", esan du Federico Lombardi Vaticanoko bozeramailea. Bere azalpenaren arabera, atzoko haizeteak eta euri jasak Cuatro Vientosen jarritako kaperak eta 600.000 ostiak kaltetu dituzte.
Aita Santuak azken eguna du Espainian, aurreko egunetan, Gazteen Munduko Jardunaldietan (GMJ), hainbat ekitaldi egin ostean.
Hurrengo jardunaldiak, Rion
Benedicto XVI.ak iragarritakoaren arabera, Gazteen Munduko XXVIII. Jardunaldiak Rio de Janeiron egingo dituzte 2013. urtean.
84 urteko Aita Santuak Brasileko hirira joan eta ospakizuna zuzentzeko asmoa agertu du.
Azken eguna Espainian
Mezaren ostean, Benedikto XVI.ak Gazteen Munduko Jardunaldien hurrengo ospakizunak zein herrialditan egingo den iragarriko du. Ekitaldia Vicente Calderon futbol zelaitik ere jarraitu ahal izango dute.
Arratsaldean, 17:30 aldera, Aita Santuak elkarrizketa laburra izango du IFEMA azokan GMJko boluntarioekin. 18:30etan agur ofiziala egingo diote Errege-erreginek Barajaseko airepotuan eta Aita Santuak hitz batzuk esango ditu.
Benedicto XVI.a Iberiako hegaldi batean aterako da Erromara bidean. 19:00an irtengo da Barajaseko 4. Terminaletik eta Erromara 21:00 aldera iritsiko da.
Atzoko bijilian, euria eta trumoiak nagusi
Euria eta ekaitza Aita Santuak zuzentzen ari zen Bijilian ustekabean sartu eta ekitaldiko protagonista bihurtu da. Cuatro Vientoseko aerodromoan ehunka mila erromes daude, jardunaldi osoan momentu horren zain egon ondoren. Beste aldetik, suhiltzaileek eszenatokiko zonalde bat finkatu dute ekaitzaren ostean, haizeteak kapera bat lurrera bota baitu.
Cuatro Vientosen eszenario erraldoia eraiki zuten, ia 200 metroko luzeerakoa.
Ekaitza baretu zenean, Aita Santuak bere hitzaldiarekin jarraitu zuen "gure indarra euria baino handiagoa dela" esanez.
Era berean, Aita Santuak ezkontzaren bereiztezintasuna nabarmendu zuen, bakarra gizonezkoen eta emakumeen artekoa zela zehaztuz.
Milaka erromeses kanpoaldean geratu ziren Poliziak Cuatro Vientoseko sarrerak itxi zituztelako.