Gizartea -

Aita Santuaren bisita

Ikerketa abiatu dute Poliziaren Soleko oldarraldia argitzeko

Agenteek pertsonak jipoitzen zituztela -tartean kazetariak- ikusten ziren bideoak sarean zabaldu ostean, Poliziak barne ikerketa bat hasi du gertatutakoa argitzeko.

Poliziaren kargak aita santuaren aurkako manifestazioan

03:02

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak ikerketa bat hasi du manifestazio laikoaren eta Soleko elkarretaratzaren kontrako oldarraldia egokia izan zen argitzeko. Manifestazioa Aita Santuaren bisita diru publikoarekin ordaintzearen kontra zeuden hainbat pertsonak egin zuten.

Interneten zabaldu diren bideoetan ikusten denez, Poliziaren oldarraldia izan zen bitartean grabatuak, zenbait agentek kalean zeuden hainbat pertsona jipoitu zituzten. Irudien arabera, pertsona horiek ez ziren agenteak zirikatzen ari.

Madrilgo Poliziatik esan dutenez, bideoak zabaldu eta gero erabaki dute ikerketa abiatzea, aurreko asteazkenean gertatutakoa argitzeko.

Barne Ministerioaren arabera, abiatu dutena da bideo jakin baten inguruko informazioa biltzea. Bideo horretan agenteak argazkilari bat jotzen ikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea