Gizartea -

Benedikto XVI.aren bisita

Aita Santua: 'Ez utzi alde batera gizakiaren sufrimendua'

Benedikto XVI.a Espainiako Errege-erreginekin bildu da Zarzuela Jauregian goizean, eta arratsaldean, berriz, Zapaterorekin.

Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE
Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE
Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Santuak Gazteen Munduko Jardunaliko agendarekin jarraitzen du ostiral honetan. 19:30ean Gurutze-bidea otoiztu duen ekimena hasi da mundu osotik etorritako gazte katolikoekin.

Aita Santuak gizakiaren sufrimendua alde batera ez uzteko eskatu die gazteei Gurutze-bidean. Horrez gain, azpimarratu duen arabera, gurutzea ez da porrot baten amaiera, baizik eta "bizitzaren emaitza handienera heltzen den amodioa adierazteko modu bat". "Gurutzeak, bere itxuran eta esanahian, Jainkoak eta Kristok gizakiarengan duten amodioa adierazten du", esan du.

Gurutzeko Ahizpen komentarioak eta lana (pobreenei eta behartsuenei zerbitzatzen diete) azpimarratu ondoren esan duen arabera, "Jainkoa gizakian bihurtu zen gizakiarekin batera errukitzeko, era oso erreal batean, odol-haragian".

Ratzinger, Antonio Maria Rouco Varela Madrileko kardinal artzapezpikua, eta 15 naziotako ordezkari izan dira Gurutze Bideko buru. Azken horiek mundu osoko gazteen egoerak eta arazoak azaldu dituzte Cibelesen.

Aita Santua eta Zapatero, xenofobiarekin kezkatuta

San Lorenzo del Escorial herritik Madrilera itzuli ostean, 13:45 aldera,bost kontinenteetako hamar gazterekin (horietatik bi espainiarrak dira)batera jan du,&' || 'nbsp; nuntziatura apostolikoan. Geroago, 17:30ean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearen bisita izan du, leku berean.

Benedicto XVI.ak eta Rodríguez Zapaterok beraien kezka erakutsi dute ordu erdiko bilera horretan. Xenofobiaren hazkuntza izan da kezka horren eragilea. Ideologia horrek " Europar gizarteak duen erlijio-askatasunaren baloreen eta bizikidetasunaren aurka egiten du", agintarien ustez.&' || 'nbsp; Hain zuzen, lotura zuzena dute xenofobiarekin bileran aipatutako Norvegiako gertaerek.

Exekutiboak adierazi duenez, gaurkotasunezko gaiak jorratu dituzte, krisia, langabezia edota Afrikakoadarraren egoera, besteak beste, Espainiako lege sozialak alde baterautzita.

Goizean, San Lorenzo del Escorial herrian

Benedicto XVI.a San Lorenzo del Escorial herrira 11:30 aldera heldu da, bertan, Mojekin eta unibertsitateko irakasleekin biltzeko.

Aita Santuak "mugarik gabeko zientziaren gehiegikeriak'' salatu eta azpimarratu ditu. Era berean, Jainkoaren erreferentzia baztertzen denean, totalitarismo politikoan jausteko arriskua dagoela esan du. Hori dela eta, Benedikto XVI.ren ustez, unibertsitatea da gizakiaren zeharkako begirada murriztatzaile horretaz babesten gaituena. Aita Santuak El Escorial Monasterioan bildutako unibertsitateko 1.200 irakasle gazteen aurrean esan ditu hitz horiek.

Aurretik, ordea, 35 urtez azpiko 1.664 mojekin bildu da eta egungo gizartean "kristautasunari eta jasotako fedeari" uko egiteko dagoen joera salatu du, halaber, benetan "bereizten gaituena" galtzeko arriskua dagoela azpimarratu du.

Benedikto XVI.ak bihar egingo dio harrera berezia 103 urteko Arabako mojari, Aita Santua ezagutzeko klausuratik irten dena.&' || 'nbsp;

Espainiako errege-erreginei bisita

Espainiako Errege-erreginek 10:00ak jota hartu dute Benedicto XVI aita santua, estatuburu gisa, Zarzuelako Jauregian. Bertan izan dira Asturiaseko Printze.printzesak, Sofia eta Leonor alabekin, eta Elena infanta Froilam eta Victoria Federica seme-alabekin.

Juan Carlos erregeak Alfonso X Jakintsuaren kantigen faksimile oparitu dio Aita Santuari. Azken horrek, aldiz, Erromako Espainiako Plazako mosaikoa oparitu die Errege-erreginari.

Bendikto XVI aita santua eta Juan Carlos erregea bat etorri dira gazteen arazoen inguruko kezka aipatu dutenean. Batez ere, atsekabea gainditu beharra eta egun bide guztia itxita dituztela azpimarratu dute.

Benedikto XVI.a, Madrilen

Aita Santua atzo iritsi zen, 12:00etan, Barajaseko aireportura (Madril). Hiriko giltzak zituen Alberto Ruiz Gallardon Madrileko alkatearen eskutik eta, bere bisitaren oroigarritzat, olibondo bat landatu zuen.

Independentzia plazan, Alcalako Atea pasatu zuen bost kontinenteetako gazteekin. Jarraian, Aita Santuaren autora igo eta Madrileko kaleetan barrena ibili zen, 20:00etan, Cibeles plazara iritsi arte.

Aita Santuak otoitz egiteko eskatu zien Cibeleseko Plazan zeuden Gazteen Munduko Jardunaldian parte hartzen ari ziren milaka gazteei, "Kristoren itxaropen eta maitasun mezua fedegabeen eta Elizatik aldendu direnen bihotzera heltzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea