Gizartea -

Aske fidantzapean

Aske utzi dute martxa laikoaren kontra atentatua egin nahi zuen gizona

Gizonezkoak epailearen aurrean plana "irreala" zela esan du, nahiz eta ikerketa zientifikoen batzordean ikasi, substantzia arriskutsu horiek lortzerik ez zuelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du Jose Alvano Perez Bautista mexikarra, baina polizia-etxera egunean bi aldiz joan beharko du. Duela bi egun Benedikto XVI.aren bisitaren kontrako manifestaziora joandakoen aurka atentatua egin nahi izatea egotzi zioten Bautistari.

Fiskaltzako ordezkariak giza talde baten kontrako mehatxuen delitua egotzi dio gazteari. Gainera, epailearen aurrean agertu beharko du egunean birritan (goizez eta arratsaldez), ezingo da lurraldetik irten, pasaportea kendu diote eta etxeko helbidea eta berarekin kontaktuan jartzeko zenbakia eman behar ditu.

Atxilotuak guztia "broma bat" izan zela esan du. Ez zuen erasorik egiteko asmorik ez zuelako horretarako substantziarik. Plana ez da existitzen, irreala zen, abokatuaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea