Gizartea -

Aita santuaren bisita

Poliziaren kargak, aita santuaren bisitaren aurkako manifestazioan

Zortzi lagun atxilotu ditu Poliziak. Ehunka manifestarik "gurutze gutxiago eta lan-kontratu finko gehiago" eskatu dituzte.

Poliziaren kargak aita santuaren aurkako manifestazioan

03:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarte laikoek Aita Santuaren bisitaren kontra deitutako manifestazioan zihoazenek Gazteen Munduko Jardunaldira joango diren gazteekin topo egin dute. Istiluak eta polizia kargak izan dira asteazken honetan manifestazioaren ibilbideko zenbait puntutan, eta Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu.

"Gurutze gutxiago eta lan-kontratu finko gehiago" leloa hartuta, 150 elkartek baino gehiagok manifestazioa egin dute “Benedikto XVI.aren bisitak izan duen finantzazio publikoaren eta babes instituzionalaren” aurka. Aita santua bihar helduko da Madrilera, Gazteen Munduko Jardunaldiaren buru izateko.

Manifestatzaileak Tirso de Molina eta Jacinto Benavente plazetatik pasatu dira, eta eurak "aita santuaren gazteria" ez direla adierazi dute.

Manifestazioaren buruko pankartan "Nire zergetatik aita santuarentzat ezer ez. Estatu laikoa orain" esaldiak irakur zitezkeen.

Gainera, kartel batek aita santuaren eta Stephane Hessel Haserretu zaitezte liburuaren egilearen arteko boxeo-borrokaldi bat irudikatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea