Gizartea -

Aita Santuaren bisita

Aita Santuak kristau nortasuna errespetatzeko exijitu du

Benedikto XVI.ak Barajaseko aireportuan lur hartu du 11:45 aldera. "Aukera legitimo" guztien arteko elkarbizitzaren aldeko apustua egin du bertan.

Benedikto XVI: Argazkia: EFE
Benedikto XVI: Argazkia: EFE
Milaka gaztek egin diote harrera Aita Santuari Cibelesen

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osotik heldutako milaka hiritar eta erromes Aita Santuaren zain izan dira Madrilgo kaleetan zehar.

20.00etan, gazteek ongietorria egingo diote,Cibelesen, eta Antonio María Rouco Varela Madrilgo artzapezpikuak hasierako hitzaldia eman du. Aurretik, Independentzia Plazan, Benedikto XVI.ak AlcalakoAtea pasa du, bost kontinenteetako gazteekin. Ondoren, autora igo da, etaCibeleseko Plazarako bidea hartu du.

19:30ean, Alcalan izan da, Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkatearekin batera. AnaBotella, Jaime Lissavetzky eta udalbatzako beste zenbait zinegotziaurrean zirela, hiriaren Urrezko Giltzak jaso ditu Aita Santuak.

Lehen hitzaldia, aireportuan

Aita Santuak kristautasunaren sustrai sakonen laguntzaz egungo "kezkei" aurre egiten ahalegintzeko eskatu du, eta kristau nortasuna errespetatzeko exijitu du Barajasko aireportuan eman duen hitzaldian.

Benedikto XVI.aren mezua, batik bat gazteei zuzenduta egon da eta lurralde eta eskualde batzuetan Kristorengan fedea duten gazteek jasaten dituzten "bazterkeria eta mespretxua" salatu ditu.

"Bihotz-bihotzez: inork eta ezerk ez diezazuela bakea kendu, ez lotsatu Jaunaz.", adierazi du Benedikto XVI.ak.

Ongietorria Barajasen

Benedikto XVI.a 11:45ean iritsi da Madrilgo Barajas aireportura, Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldia ospatzeko, eta agintariek harrera egin diote.

Vatikanoko eta Espainiako banderak zeramatzan hegazkin batean heldu da. Bertan, Renzo Fratini Aita Santuaren nuntzioak eman dio ongietorria. Ondoren, lurreratzeko pistan, Espainiako errege-erreginek, eta Antonio Maria Rouco Varela Madrilgo artzapezpikuak egin diote harrera.

Barajaseko aireportuko Estatuko Pabiloian Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteaz gain, Jose Bono Kongresuko presidentea, Mariano Rajoy oposizioko burua, Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea eta Alberto Ruiz-Gallardon hiriburuko alkatea zeuden, besteak beste. 2.000 gazte ere izan dira Benedikto XVI.ari ongietorria emateko zeremonian, eta ondoren nuntziaturarako bideari ekin dio bere auto berezian.

Segurtasuna

Polizia Nazionaleko,Udaltzaingoko eta Guardia Zibileko 10.000 agentek zainduko dituzteherritarrak, Madrilgo erkidegoko 126 udalerritan. Prebentzioko sorospenzerbitzua 1.360 lan txandatan beteko dute, eta Babes Zibilean ere 2.874txanda egingo dituzte. Halaber, 30.000 boluntariok jardunaldiak ondojoatea bermatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea