Gizartea -

300 ekitaldi baino gehiago

Aita Santua hirugarren aldiz Espainian, Gazteen Munduko Jardunaldian

Milioi bat erromes izango ditu zain, 300 kultur ekitaldi inguru izango dituen ospakizunean. 30.000 boluntario eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako 10.000 kide ere izango dira bertan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Madril erromesen hiri bilakatu da

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldia hasiko da. 1984tik urtero ospatzen den ekitaldi honek Benedikto XVI.a Madrilera eramango du ostegunean; Espainiara egiten duen hirugarren bidaia izango da hori. Milioi bat erromes izango ditu zain, 300 kultur ekitaldi inguru izango dituen jardunaldian. 30.000 boluntario arituko dira bertan lanean, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako 10.000 kidek bermatuko dute ekitaldi horien segurtasuna.

Antonio Maria Rouco Varela Madrilgo kardinal artzapezpikuak gaur emango duen mezarekin hasiko da Gazteen Munduko Jardunaldia. Espainiako hiriburuan 300 ekitaldi baino gehiago egingo dira, eta Buen Retiroko Parkea 'Barkamenaren Parkea' bihurtuko dute; 80 stand eta 200 aitorlekuetan mila apaiz egongo dira fededunen aitortza entzuten.

Asteazkenean, ia ehun erakunde laikok, ateok eta oinarrizko kristauek antolatutako manifestazioa egingo dute Gazteen Munduko Jardunaldiaren kontra, administrazio publikoentzat ehun milioi euro inguruko kostua izatea aurreikusi baitute. Manifestazioa Tirso de Molina Plazan hasi eta amaituko da, eta Puerta del Soletik pasatuko da.

Aita Santua ostegunean, eguerdian, iritsiko da Barajaseko aireportura (Madril). Igandera arte geratuko da, eta dozena bat ekitalditan parte hartuko du. Bilera instituzionalak egingo ditu Gobernuko ordezkariekin, errege familiarekin eta oposizioarekin, eta fededunekin, irakasleekin eta abadeekin ere bilduko da.

17 milioi gazte baino gehiagoGazteen Munduko Jardunaldiak izan dituen 25 edizioetatik hamar munduko leku ezberdinetan ospatu dituzte, eta 17 milioi gazte inguru bildu dituzte. Argentina, Espainia, Polonia, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak, Frantzia, Italia, Kanada, Alemania eta Australia aukeratu dituzte orain arte jardunaldi horiek hartzeko.

Federuci Lombardi Egoitza Santuko bozeramaileak ostiralean jakitera eman zuenez, 2013an Rio de Janeiron egingo da Gazteen Munduko Jardunaldia. Datorren urtean egingo dute bertan nazioarteko bilkura hori, 2014an Brasilen egingo duten Futboleko Munduko Txapelketarekin bat ez egiteko.

Hirugarren aldiz, EspainianOraingoa Benedikto XVI.ak Espainiara egingo duen hirugarren bisita izango da. 2006ko uztailaren 8an egin zuen lehenengo bidaia, Aita Santu izendatu zutenetik urtebete igaro gabe zegoenean; Valentziara joan zen. Hurrengoa Santiagora egin zuen, "erromes" moduan; eta Bartzelona ere bisitatu zuen, Familia Santua sagaratzeko.

19 bidaia egin ditu guztira Italiatik kanpo, eta 23 bidaia, Italiako elizbarrutietara.

"Erromes" moduan Espainiara egingo duen bisita honekin Aita Santuak gehien bisitatu duen estatua bilakatuko da irailean berriro bere jaioterrira itzuli arte. Kolonia hirira joango da orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea