Gizartea -
Madrilen
SGAEk ez ditu autore-eskubideak kobratuko Aita Santuaren bisitagatik
Errepertorioaren % 90 inguru ez dago ordaindu beharrik izaera erlijioso herrikoia edo klasikoa duelako.
Erredakzioa
Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAE) Gazteriaren Munduko Jardunaldian jarriko den musikaren autore-eskubideen kostua bere gain hartzea erabaki du. Halere, errepertorioaren % 90 inguru ez dago ordaindu beharrik izaera erlijioso herrikoia edo klasikoa duelako.
SGAEren iturriek adierazi dutenez, Benedikto XVI.aren bisita dela eta, Gazteriaren Munduko Jardunaldian 300 ekitaldi baino gehiago izango dira; hor entzungo den musikaren gehiengoaren autore-eskubideak ez dira ordaindu beharrik izango, gai herrikoiak, herri jabarikoak direlako, edota ekitaldi ofizial edo erlijiosoetan jarriko dituztelako.
Dena dela, autore-eskubideak ordaintzea eskatzen duen musikaren ehunekoa ez zaio antolakuntzari kobratuko, ordainketa SGAEk egingo baitu, Gazteriaren Munduko Jardunaldiarekin lortutako akordioa betez.
SGAEko iturriek nabarmendu dutenez, kopuru sinbolikoak dira eta erakundeak bere gain hartuko ditu, ongintzazko ekitaldi edo kontzertuak diren bakoitzean egin ohi duen bezala.