Gizartea -

Migratzaileak

Ehun bat migratzaileri eman diete aterpea Irunen eta Oñatin

Irungo aterpetxean gehienez bost egunez egon ahal izango dira. Oñatiko egoitza berrian Bilbotik eramandako migratzaileak hartu dituzte.

Migratzaileen eskubideen alde, Irunen egindako kanpaldia. Argazkia: EFE
Migratzaileen eskubideen alde, Irunen egindako kanpaldia. Argazkia: EFE
Migratzaileen eskubideen alde, Irunen egindako kanpaldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 migratzaile hartu dituzte Irunen, eta gaua Martindozenea aterpetxean igaro dute. Oñatiko zentro berrian, ostera, 37 migratzaile hartu dituzte.

Irunen hartutako gizon eta emakumeak Afrika erdialdekoak dira eta Gure Gorriak antolatutako autobus batean ekarri dituzte bart, Cadizetik.

Gurutze Gorriak azaldu duenez, Europara bidean dauden migratzaileak dira guztiak eta gehienez bost egunez egon ahal izango dira Irungo egoitzan.

Ohea, elikagaiak, dutxak, Internet zerbitzua eta dirua aldatzeko eta medikuarengana joateko laguntza dute bertan.

Horrez gain, Irungo ospitale zaharrean egokitutako aterpetxean beste 28 migratzaile hartu dituzte bart. Martindozenea egoitzan egoteko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak eramaten dituzte hara.

Oñatiko aterpetxe berrira, bestalde, Saharaz azpiko 37 gizon eraman dituzte bart Bilbotik. Egunak eman dituzte Bizkaiko hiriburuan laguntza noiz iritsiko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Gizartea Irun Oñati Albisteak Errefuxiatuak