Gizartea -

Erabakia

Marta del Castillo auzia epaimahai profesional batek epaituko du

Granadan kokatuta dagoen auzitegiak Fiskaltzak eta akusazio partikularrak aurkeztutako helegiteak atzera bota ditu. 2009. urtean, Sevillan, hil zuten Marta del Castillo gaztea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castillo Sevillako gaztearen hilketa eta bortxaketa epaimahai profesional batek epaituko du, eta ez herri-epaimahai batek, gaur Andaluziako Auzitegi Gorenak erabakitakoaren araabera.

Granadan kokatuta dagoen auzitegiak Fiskaltzak eta akusazio partikularrak (Marta del Castilloren gurasoak) aurkeztutako helegiteak atzera bota ditu. 2009. urtean, Sevillan, hil zuten Marta del Castillo gaztea.

Gaurkoan, Miguel Carcañok deklaratu du Sevillako Epaitegian, lekuko gisa, ‘El Cuco’ren aurkako epaiketan.

Carcañok bi urte daramatza preso Sevillako Moron espetxean, Marta del Castillo hil izana aitortu eta gero. Hilketa ez ezik, bortxaketa ere leporatzen diote.

Beste inplikatuak ere lekukotza ematera deitu dituzte, baina ez dute ezer deklaratu nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea