Gizartea -

Hilketaren bigarren urteurrena

Martaren hilotza non dagoen ez dakiela esan du Cucok

Adingabearen aita 13:30etatik deklaratzen ari da, lekuko eta erantzule zibil gisa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castilloren hilotza non dagoen ez dakiela eta errugabea dela esan du Cuco ezizenaz ezaguna den adingabea, iturri judizialek Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Sevillako gaztea hiltzea eta desagertzea leporatzen dioten adingabea ia bi orduz izan da Adingabeen epailearen aurrean.

Sei urte zentro batean sartzea eta hiru urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen du Fiskaltzak. Hain zuzen, egun 16 urte dituen adingabeari hiru delitu leporatzen dizkiote: hilketa, eraso sexuala eta familiaren osotasun moralaren aurkakoa, gorpua non dagoen ez argitzeagatik.

Adingabearen aita 13:30etatik deklaratzen ari da, lekuko eta erantzule zibil gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea