Gizartea -

Donostia

Aske utzi dute emakumeak grabatzea leporatuta Donostian atxilotutako gizonezkoa

Donostiako portuan "emakumeek txiza egin ohi duten tokietan" grabatzeko kamera txikiak jartzeagatik atxilotu zuten. Aurretik gisa horretako grabaziorik egin ote duen ikertzen ari da Ertzaintza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dute Donostiako portuan "emakumeek txiza egin ohi duten tokietan" grabatzeko kamera txikiak jartzeagatik astelehenean atxilotu zuten 53 urteko gizona, epailearen aurretik igaro ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bide publikoan sei kamera txiki jarri zituen gizonezkoa aske geratu da, baina ez du zehaztu behin-behineko neurririk jarri dizkioten.

Bitartean, aurretik mota horretako grabaziorik egin ote duen ikertzen ari da Ertzaintza. Izan ere, Aste Nagusiko jaietan astelehen goizaldean, Donostian, "emakumeek txiza egin ohi duten leku batean", bide publikoan "grabazio kamera txikiak" jartzen ari zen gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea