Gizartea -
Aste Santua
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du Aste Santuan
Gaueko eskaintza goizaldeko 02:00ak arte luzatuko du martxoaren 29an, 30ean eta 31n.
Agentziak | Erredakzioa
Metro Bilbao konpainiak zerbitzua egokituko du Aste Santuko jaiegunetan herritarren mugikortasun beharretara, eta gaueko eskaintza goizaldeko 02:00ak arte luzatuko du martxoaren 29an, 30ean eta 31n, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Izan ere, konpainiaren arabera, garraio eskari handiagoa espero da Bilboko metropoliaren eremuan, Aste Santuko jaiegunotan izango diren ekitaldi batzuen ondorioz.
Horrela, egunotan ohikoak izan diren prozesioez gain, Basque Fest jaialdia ere antolatu da Bilbon, hiria animatuko duten hainbat kontzerturekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea