Gizartea -

Istiluak Bilbon

Istiluak San Mamesen inguruetan antifaxisten eta Spartakeko ultren artean

Moskuko taldearen jarraitzaile ultrek bengalak eta kristalezko botilak jaurti dituzte eta Ertzaintzak haien aurka egin du.

Bengalak jaurti dituzte San Mames kanpoaldean. Argazkia: EiTB
Bengalak jaurti dituzte San Mames kanpoaldean. Argazkia: EiTB
Ertzaintzak Spartakeko jarraitzaileen kontra egin du San Mames inguruan

2:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Spartak Moskuko taldearen jarraitzaile ultrek bengalak eta kristalezko botilak jaurti eta kontainerrak zeharkatu dituzte San Mames kanpoaldean eta Ertzaintzak haien aurka egin du, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

[EGUNERAKETA: Ertzain bat bihotzekoak jota hil da San Mamesetik gertu izandako istiluetan]

Istiluak 19:40 inguruan hasi dira. Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu.

Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du abian eta ingurua zaintzen ari da; izan ere, Athletic eta Spartak taldeen arteko norgehiagoka arrisku handikotzat jo zuten.  Partida 21:05ean hasi da San Mamesen.

Segurtasunerako dispostibo zabal horretan 500 ertzain, 100 udaltzain eta Athleticek kontratutako segurtasun pribatuko 100 agente ari dira parte hartzen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Club gaur egun Futbol albisteak 2024 Bilbo berriak Ertzaintzaren albisteak Athleticen zelai berria