Gizartea -

Erreskatea

Hogei bat migratzaileren gorpuak erreskatatu dituzte itsasoan, Melillatik gertu

Pateran Espainiako kostaldera iristen ahalegintzen ari zirela hondaratuta hil direla dirudi, Melillako kostatik lau edo bost miliatara. Bidaiari itsasontzi batetik ikusi dituzte gorpuak ur gainean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Marokoko agintariek hogei bat gorpu erreskatatu zituzten atzo, Melillako kostatik lauzpabost miliatara. Bidaiari itsasontzi batetik ikusi zituzten gorpuak ur gainean flotatzen.

Migratzaileak, Saharaz hegoaldeko herritarrak, azken egunotan Espainiako kostaldera iristeko ahaleginetan hondoratu zirela dirudi. Melillako uretan alerta horia zegoen ezarrita kostako fenomenoengatik.

Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkariak Efe agentziari adierazi zionez, gorpuak larunbat goizean ikusi zituzten Sorolla bidaiari itsasontzitik. 15:00etan abiatu zen ontzia Melillatik Almeriara bidean.

Handik ordu erdira, lau edo bost miliatara ikusi zituzten gorpuak ferrytik. Beraz, Itsasoko Salbamendukoei eman zieten abisua.

Migratzaileak aurkitu zituzten lekura iritsita, Guardia Zibilak Marokoko agenteei lagundu zien, eta gorpuez arduratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Espainia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Naufragioak Maroko azken ordukoa Itotze kasuak