Gizartea -

Ikerketa

Litekeena da Urrengoetxea hil zuten gazteak adin txikikoak izatea

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, lapurretaren ostean, bi nerabeek Bilboko Alde Zaharrera jo eta lapurtutako dirua joko-areto batean xahutu omen zuten.

Hilaren 24ean hil zuten kalean Ibon Urrengoetxea, lapurreta saihesten saiatu zenean. Argazkia: EiTB
Hilaren 24ean hil zuten kalean Ibon Urrengoetxea, lapurreta saihesten saiatu zenean. Argazkia: EiTB
Hilaren 24ean hil zuten kalean Ibon Urrengoetxea, lapurreta saihesten saiatu zenean. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Urrengoetxea Zornotzako auzokidearen hilketa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. Toño Nieto Bilboko Herri-Babeserako Ertzaintzako arduradunak 'Siete Días' ETBko saioan adierazi duenez, litekeena da erasotzaileak adin txikikoak izatea.

Lekukoen testigantzei eta kaleko kamerek grabatutakoari esker, Urrengoetxearen ustezko hiltzaileen atzetik dabil Ertzaintza, eta bi susmagarri ditu identifikatuta dagoenek, bi nerabe, hain zuzen ere.

Urrengoetxea kolpatu eta lapurreta egin ostean, ihes egin zuten, Zornotzako auzokidea lurrean zaurituta utzita. El Correo webguneak jaso duenez, Ertzaintzak uste du bi nerabeek Alde Zaharrera jo eta lapurtutako dirua joko-areto batean xahutu omen zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Delituak albisteak Gizartea