Gizartea -

Bilbo

Aburtok hilketaren 'tragedia' deitoratu du, baina Bilbo 'segurua' dela esan du

Azken egunotan hainbat eraso izan dira Bilbon, tartean Ibon Urrengoetxea zornotzarraren hilketa.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. EFE
Juan Maria Aburtok dio Bilbo 'hiri segurua' dela

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Ibon Urrengoetxearen hilketaren "tragedia" deitoratu du, baina "alkate bezala esan behar dut egoera hain tragikoak ezin direla segurua ez den hiriaren irudia orokortzen saiatzeko erabili, hala ez delako", adierazi du.

Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, sakon deitoratu du Urrengoetxearen erailketa. Aburto Zornotzako kontzentraziora joango da arratsaldean, krimena gaitzesteko.

"Tragedia ikaragarriaz ari gara hitz egiten. Nola azaldu emakume eta haurrari gertaera bakana dela? Ez naiz ni hori egingo duena, tragedia oso handia delako, baina, aldi berean, ezin dugu esan kasu hauek egunero gertatzen ari direnik", esan du Aburtok.

"Ezin dut gertaera tamalgarri hau burutik kendu?, adierazi du. "Ea gaizkileak atxilotzen dituzten, bitarteko guztiak jartzen ari gara horretarako", gaineratu du.

Udala urritik "segurtasun-itun" batean lanean ari dela azaldu du alkateak, eta urtarrilean talde politikoei aurkeztuko diela. Datorren urtean 80 udaltzaingo gehiago izango dira Bilbon.

Azkenik, alkateak laguntza eskatu die herritarrei, "indarrezko edozein gertaera salatzeko, gertatzen den lekuan eta edozein ordutan".

Adierazpen instituzionala egin du Zornotzako Udalak

Zornotzako Udalak Ibon Urrengoetxearen erailketa gaitzetsi du astearte goiz honetan eta elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 19:30ean Herriko plazan.

Erasoa larunbatean goizaldean jazo zen, 04:15ean, Nafarroa eta Ripa kaleen arteko lotunean. Ertzaintzaren hipotesi nagusia da lapurreta batean hil zutela Urrengoetxea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Amorebieta-Etxano argazkiak Gizartea bideoak Juan Maria Aburto Gaurko azken ordukoa