Gizartea -

Kataluniako atentatuak

16 biktima jada Kataluniako atentatutan, beste zaurituetako bat hil ostean

Hildako 51 urteko emakumezko alemaniar bat da, eta erietxean zegoen abuztuaren 17az geroztik, larri. Atentatuetako biktimak 16 dira dagoeneko.

Cambrilsen eta Bartzelonan izandako atentatuetako irudia. Argazkia: EFE
Cambrilsen eta Bartzelonan izandako atentatuetako irudia. Argazkia: EFE
Cambrilsen eta Bartzelonan izandako atentatuetako irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Rambletan izandako atentatu terroristan zaurituetako bat hil egin da igande honetan. Hildakoa 51 urteko emakumezko alemaniar bat da, eta Bartzelonako Hospital del Mar erietxean zegoen ospitaleratuta abuztuaren 17az geroztik. Atentatuetan izandako biktima kopuruak gora egin du, eta 16 dira dagoeneko hildakoak.

Zaurituei dagokienez, 24 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta Kataluniako eta Aragoiko erietxetan: horietatik bost, oso larri daude, eta beste lau, berriz, larri.

Hildakoen artean, espainarrak daude (sei hildako), italiarrak (hiru), portugaldar bi, belgiar bat, estatubatuar bat, kanadar bat, australiar-britaniar bat eta alemaniar bat.

Ospitaletan jarraitzen duten 24 zaurituetatik 20 Rambletako harrapaketan zauritu ziren, eta gainerako laurak Cambrilsen (Tarragonan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Espainia Atentatuak argazkiak Jihadismoa Gaurko azken ordukoa