Gizartea -

Kataluniako atentatuak

Barne kontseilariak ukatu egin du imamari buruzko ohartarazpenik jaso izana

Fornek esan du Belgikako Poliziak modu informalean informazioa eskatu besterik ez ziela egin, eta Esquadra Mossoen lana "zikindu" nahi izana salatu du.

Esquadra Mossoen bileraren irudia. EFE
Esquadra Mossoen bileraren irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquim Forn Barne kontseilariak ukatu egin du Belgikako Poliziak Abdelbaki es Satty Ripollgo imamari buruz ohartarazi izana. Modu informalean informazioa eskatu besterik ez zietelako egin esan du, eta Esquadra Mossoen lana ?zikindu? nahi izana salatu du.

Cambrilsen (Tarragon) emandako prentsaurrekoan, Mossoek Vilvoordeko (Belgika) Poliziarekin harreman informala izandakoan ?akats? bat egin izana ukatu du Fornek, imamari buruzko informazioa eskatzera ?mugatu? zelako.

?Ez da akats bat, batez ere informazioa eskatu zigutelako. Daukaguna eman genuen, eta une bat beran ere ez dugu imama ikertzen ari ziren eta arriskutsua zen gaiari buruzko berririk. Horri buruz jakin izan bagenu, beste modu batera jardungo genuke?, azaldu du.

Kontseilariak azpimarratu du Belgikako Poliziak ez zietela imamaren ?egoerari? buruz ohartarazi, haren bertsioaren arabera, Abdelbaki es Sattyri buruzko informazioa soilik eskatu ziotelako. Mossoek ez zuten fitxategian imamaren daturik.

Kontseilaria minduta eta kezkatuta azaldu dau, Estatu Islamikoak Espainia bideo bidez mehatxatu duen uneotan, lehengo asteko atentatuen ostean, komunikabide batzuen ?kezka? Mossoen lana ?zikintzea? eta izena ?kentzea? delako.

Belgikaren aldetik egindako informazio eskaera ?guztiz informala? zela nabarmendu du Fornek. ?Formala izango balitz, kontaktuak ezin izango luke zuzena izan, ezin dugulako, Ministerioaren bitartez egin izan beharko litzateke?, gaineratu du.

Belgikako Poliziak imamaren berri eman zien Mossoei

Esquadra Mossoek Belgikako Poliziarekin komunikazio ?ez ofiziala? mantendu zuten, eta Abdelbaki Es Satty Ripollgo (Girona) imamari buruzko informaziorik zuten galdetu zien Kataluniako agenteei, ustez Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen giltzarria. Daturik ez zutela erantzun zioten, Generalitateko Barne Kontseiluko iturriek azaldu dutenez.

Hans Bonte Vilvoordeko alkateak asteazken honetan errepikatu zuen Belgikako herri horretako Polizia Bartzelonako Poliziarekin harremanetan jarri zela, Es Sattyren jarrera susmagarriaren berri izan ostean.

Kontraesanak Mossoen eta Poliziaren artean

Valentin Anadon Kataluniako Segurtasun Publikoaren Profesionalen Federakundeko (FEPOL) bozeramalearen iritzian, "arraroa" da Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak (AUGC) eta Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) zabaldutako oharra, Kataluniako atentatuen ikerketan pairatutako "bazterketa" salatzeko.

Asteartean AUGCek eta SUPek argitaratu zuten oharrean ziotenez, erakundeen ahuleziagatik, Kataluniako agintari politikoek "Estatu katalan independente baten irudia eman dute atzerrian". Anadonen iritzian, hori esatea "zitala" da: "Ez dugu inolako agindu politikorik jaso".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Espainia albisteak Atentatuak albisteak Gizartea albisteak Jihadismoa albisteak Gaurko azken orduko albistea