Gizartea -

Bartzelonako atentatua

Abouyaaqoubek gidatu zuela baieztatu eta topatzeko laguntza eskatu dute

Younes Abouyaaqoubek Pau Perez hil zuen, azken hori ibilgailua aparkatzen ari zela, "sastakatu zuen, autoa hartu zuen eta San Justera iritsi zen, Poliziaren kontrol bati jaramonik egin gabe.

Hiritarren laguntza eskatu dute Abouyaaqoub aurkitzeko. Argazkia: Barne Konstseilaritza
Younes Abouyaaqoub da Bartzelonako atentatuaren furgonetako gidaria

1:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako atentatuaren furgonetako gidaria eta zuzeneko hiltzailea Younes Abouyaaqou dela esan du Joaquim Forn Barne kontseilariak. Halaber, Mossoek atentatuaren egilea identifikatu dutela jakinarazi dute.

Abouyaaqoubek oinez egin zuen ihes Ramblatik, biktimak harrapatu eta gero, eta San Just Desvernetik (Bartzelona) irten zen hiritik, Diagonal etorbidean gidari bat hil eta haren autoa lapurtu eta gero.

Josep Lluis Trapero Mossoen buruak eman du informazioa gaur, prentsaurreko batean, Joaquim Forn Barne kontseilaria eta Carles Mundó Justiziakoa alboan zituela.

Traperoren hizetan, Abouyaaqoub Boqueria merkatutik egin zuen ihes Ramblatik, 18:20 aldera unibertsitate aldera iritsi zen, eta, bertan, Pau Perez Ford Focus baten gidaria hil zuen, hori autoa aparkatzen ari zela: ?Sastakatu zuen, autoa hartu zuen, Poliziaren kontrol bat saihestu zuen eta San Justera heldu zen.

Aboyuaaqoub non dagoen argitzeko orduan, ez dute baztertu beste herrialderen batera joateko ?mugaren bat? igaro izana, baina oraindik ez dute ?horren ebidentziarik?.

Mossoek emandako informazioaren arabera, Younes Abouyaaqoubek 1,80 metroko altuera da, ile iluna labur darama eta baliteke hainbat eguneko bizarra izatea. Pertsona arriskutsua da, litekeena baita armak eramatea aldean.

Ripolleko imana, Alcanarreko leherketan hilda

Gainera, Traperok azaldu du Poliziak zantzu ?nabarmen eta sendoak? ditu Abdelbaki El Satty Ripolleko imana Alcanarreko lehen leherketan hil zela pentsatzeko.

?Froga guztiak jasotzeko zain, oso zantzu sendoak ditugu bi hildako daudela esateko?, esan du azken orduetan leherketaren biktimak hiru izan zirela zabaldu dela eta.

Mossoek bi erregistro gehiago egin dituzte Ripollen

Esquadra Mossoek goizalean bi erregistro gehiago egin dituzte Ripolleko (Girona) etxebizitzetan, Bartzelonak eta Cambrilseko (Tarragona) atentatuen egileei buruzko informazio garrantzitsua bilatzeko.

Hala azaldu du Joaquim Fornek, asteburu osoan hamar bat erregistro egin ostean, hainbat terrorista bizi ziren herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Espainia argazkiak Atentatuak Gizartea albisteak Jihadismoa hoy Albisteak