Gizartea -

Bartzelona eta Cambrils

'Ez dut beldurrik', oihu egin du Bartzelonak

Minutu bateko isilunea txalo artean eta garrasi ozen batekin amaitu da: “Ez dut beldurrik”.

Minutu bateko isilunea, Bartzelonako Catalunya Plazan

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun elkartu dira Bartzelonan atzo Ramblan eta Cambrilsen izandako atentatuak gaitzesteko eta biktimei elkartasuna adierazteko egin den bilkuran. Minutu bateko isilunea txalo artean eta garrasi ozen batekin amaitu da: ?Ez dut beldurrik?.

Catalunya plazan egin den bilkuran Felipe Erregeak, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Soraya Saenz de Santamaria presidente ordeak eta Espainiako alderdi politikoa nagusietako ordezkariak izan dira. PSOEko Pedro Sanchez, Podemoseko Pablo Iglesias eta Ciudadanoseko Albert Rivera.

Horiekin batera Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta haren gobernuko kideak izan dira bilkuran. Carme Forcadellek, Parlamenteko presidenteak, Ada Colau Bartzelonako alkateak eta diputazioetako ordezkariek ere parte hartu dute.

Erlijio ezberdinetako ordezkariak izan dira milaka lagunek babestu duten bilkuran. Bi minutuko txalo zaparrada batekin eman diote amaiera ekitaldiari eta mezu zuzena helarazi diete torroristei: ?No tinc por? (ez dut beldurrik).

Euskal udaletan bilkurak

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, Katalunian izandako atentatuak gaitzesteko bilkurak egin dituzte eguerdian udaletxeen atarietan.

Iñigo Urkullu lehendakariak Donostiako Alderdi Ederren egin den bilkuran parte hartu du. Berarekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta euskal alderdi politiko guztietako ordezkariak.

 

 

Lehendakariak ?arbuiatu egin du guztiz terrorismoaren ankerkeria eta bidegabekeria? eta Kataluniako atentatuen biktimei elkartasuna adierazi die. Era berean, ?erlijioen eta kulturen arteko bizikidetza politikak? sustatzearen alde agertu da.

Urkulluk adierazpen instituzionala irakurri du bilkuraren amaieran. ?Konpromiso utziezina dugu bizikidetza esparru bat eraikitzeko, printzipio demokratikoetan oinarrituta, askatasunean, segurtasunean eta aniztasunean bizi gaitezen elkarrekin bertan zein nazioartean?, azpimarratu du lehendakariak.

Arabako erakundeen ordezkariek Arabako Foru Aldundiak, Arabako Batzar Nagusiek eta  Gasteizko Udalak deitutako bilkuran parte hartu dute. Bost minutuko isilunea, txalo artean amaitu da.

 

Gasteiztarrek Bartzelonako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Gasteiztarrek Bartzelonako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Gasteiztarrek Bartzelonako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

8:52

 

Bilbon 300 lagun inguru bildu dira udaletxeko atarian egin den bilkuran. Hainbat lagunek Kataluniako banderak erakutsi dituzte Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimei elkartasuna adierazteko.

 

Bilbok Kataluniako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin du
Bilbok Kataluniako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin du
Bilbok Kataluniako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin du

0:40

 

Uxue Barkos Iruñean

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak Iruñean egin den bilkura isilean parte hartu du. Ehunka herritarrek parte hartu duten bilkuran, politika arloko eta gizarte arloko ordezkariak ere izan dira. Nafarroako Jauregiaren balkoian banderak masta erdian egon dira.

Bilkura amaitu ondoren, ?bakearen, elkarbizitzaren, demokraziaren eta askatasunaren? aldeko deia egin du Barkosek. Era berean, Nafarroako herritarren elkartasuna helarazi die atentatuen biktimei.

 

Minutu bateko isilunea egin dute Iruñean Kataluniako atentatuak gaitzesteko
Minutu bateko isilunea egin dute Iruñean Kataluniako atentatuak gaitzesteko
Minutu bateko isilunea egin dute Iruñean Kataluniako atentatuak gaitzesteko

2:09

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako errege-etxea Katalunia Bartzelona Atentatuak Gizartea albisteak Estatu Islamikoa Jihadismoa