Gizartea -

Bilbo

Ahozko epaiketa irekiko dute hiru ertzainbururen aurka Cabacas auziagatik

Ana Torres epaileak arduragabekeria larriko homizidio delitua leporatzen die hiru ertzainei.

Cabacasen aldeko protesta. Argazkia: EITB
Cabacasen aldeko protesta. Argazkia: EITB
Cabacasen aldeko protesta. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiko arduradunak Cabacas auzian ahozko epaiketa irekitzea erabaki du, akusazio partikularrak jakitera eman duenez. Ertzaintzako hiru bururi arduragabekeria larriko homizidioa leporatzen die, Iñigo Cabacas Athletiken jarraitzailea Ertzaintzaren gomazko pilota batek jota hil zenean operatiboaz arduratu ziren hiru buruak dira.

Epaileak erabakia hartzeko akusazioaren idatzia eta akusazio partikularrak, Iñigo Cabacasen familiak, ahozko epaiketa irekitzeko egindako eskaera hartu ditu aintzat, eta bertan lau urteko espetxe-zigorra eta sei urteko inhabilitazioa eskatzen dute hiru ertzainen aurka.

Ana Torresek, martxoaren 31ko data duen eta astelehenean publiko egin zen auto batean, erabaki zuen hiru ertzainburuak inputatzea arduragabekeria larriko homizidioa leporatuta, eta aldeei eskatu zien ahozko epaiketa irekitzeko eskaera edo auzi artxibatzea aukera zezaten.

Bizkaiko Fiskaltzak behin behineko artxiboa eskatu zuen Cabacas hil zuen pilotakada zehazki nork jaurti zuen "ezin zelako jakin", baina akusazio partikularraren idatzia gailendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas auzia Bilbo berriak Ertzaintza Delituak bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea