Gizartea -

Sanferminetako atarian

Peñen Eguna eta entzierroaren lasterketa ospatu dituzte Iruñean

Festa-giroan murgildu dira asteburu honetan iruindarrak: atzo, Iruñeko peñek egun handia izan dute; gaur, berriz, entzierroetan zezenek egiten duten ibilbide bera osatu dute ehunka korrikalarik.

Peñen Eguna dela eta, Zezen Plazan bildu dira iruindarrak. Argazkia: EiTB
Peñen Eguna dela eta, Zezen Plazan bildu dira iruindarrak. Argazkia: EiTB
Iruñeko peñak euren artean lehiatu dira Zezen Plazan

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko sanferminetako atarian dago Iruñean, baina jai-giroan jada murgilduta dago, izan ere, asteburu honetan Peñen Eguna eta Entzierroaren Lasterketa ospatu dituzte.

Peñen egun handia atzo izan zen. Ehunka lagun bildu dira Zezen Plazan: bertan pankartak aurkeztu dituzte, eta jokoetan eta lehiaketetan parte hartu dute. Eguna amaitzeko, Santa Ana Plazan herri-afaria eta dantzaldia egin dute.

Gaur, ordea, La Jarana peñak antolatutako entzierroaren lasterketari eutsi diote. Santo Domingo kaletik Zezen Plazaraino zezenek egiten duten 800 metroko ibilbide bera egin dute ehunka korrikalarik.

XXXIV. edizioan, adin guztietako kirolarik parte hartu dute, eta asterketari hasiera emateko suziria Aitor Zubieta eta Abel Barriola pelotariak bota dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Sanferminak Iruñean Gizartea albisteak Eguneko albisteak Sanferminak: Jai egitaraua