Gizartea -
Bilboko Portuko saihesbidea
Hegoaldeko tren saihesbidearen lehen zatia 2023an egongo da martxan
Lanak 2020an hasiko dituzte eta lehen fase horretan Serantes eta Olabeaga arteko tunela eraikiko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak gaur abiarazi du Bilboko Portuaren hegoaldeko tren saihesbidea eraikitzeko prozedura. Lehen fasean Serantes eta Olabeaga arteko tunela egingo dute. 461 milioi euro erabiliko dituzte horretarako eta zati hori 2023an egongo da martxan.
Jaurlaritzak datozen egunetan sinatuko du Estatuko Administrazioarekin obra eta haren kostua bere gain hartzeko hitzarmena. Diru hori Kupotik kenduko dute gero.
Lanak 2020an hasiko dituzte, Serantes eta Olabeaga arteko tunela eraikita.
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura kontseilariak eman ditu egitasmoari buruzko xehetasunak eta, esan duenez, lehen zatia 2022rako egon liteke amaituta, baina ez dute hurrengo urtera arte irekiko.
Aipatu zatia eraikitzeko 453,75 milioi euro gastatuko dituzte eta beste 7,26 milioi euro ordaindu beharko dituzte proiektua idazteagatik.
Hegoaldeko trenbide saihesbidearen bigarren faseari dagokionez (Barakaldo eta Basauri artekoa), proiektua 2019rako egon beharko da idatzita eta horretarako 3,02 milioi euro erabiliko dituzte.