Gizartea -

Istripua

Pertsona bat zauritu da Usurbilen, tren batek harrapatuta

Eleak-Libre mugimenduak Mozal Legearen aurka antolatutako protesta batean gertatu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da gaur arratsaldean Usurbilen (Gipuzkoa), EuskoTren geltokian tren batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Eleak-Libre mugimenduak Mozal Legearen aurka antolatutako protesta batean gertatu da. Parte hartzaileetako bat trenaren aurrean jarri da, puxika laranja batekin, geldik egon zedin eskatuz. Trena abiatu egin da eta orduan harrapatu du.

Hanka batean hartu du min eta ospitalera eraman dute, zauriak artatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Usurbil argazkiak Gaurko azken ordukoa Euskotren albisteak Tren istripuak azken ordukoa