Gizartea -

'Cabacas auzia'

'Cabacas auzia' artxibatzeko eskatu du fiskalak

Athleticeko jarraitzailea hil zuen pilotakada nork jaurti zuen jakiteko frogarik ez dagoela argudiatu du.

Iñigo Cabacasen gurasoak. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Cabacasen gurasoak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Fiskaltzak "Cabacas auzia" artxibatzeko eskatu du, Athleticeko jarraitzailea hil zuen gomazko pilotakada nork jaurti zuen jakiteko frogarik ez dagoela iritzita.

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiko titularrak ahozko epaiketa hasteko autoa kaleratu zuen martxoaren 31n, hain zuzen ere, hiru ertzainen kontrako ekinbideak hastea eta beste hiru ertzainen kontrako ekinbideak artxibatzea erabaki zuen. Aldi berean, beren iritzia plazaratzeko eskatu zien aldeei, hots, ahozko epaiketa hasteko edo auzia artxibatzeko. Iñigo Cabacasen defentsak sei ertzain auzipetzea eskatu zuen, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa leporatuta.

Ministerio publikoaren hitzetan, instrukzioan zehar ahaleginak egin diren arren ez da posible izan argitzea Ertzaintzaren zein agentek jaurti zuen Iñigo Cabacas hil zuen pilotakada.

Gaineratu duenez, egile materialen eta nagusien artean hierarkia harremana egonagatik, ez du esan nahi nagusiak ertzainen jarduna agindu, baimendu edo ezagutzen zuenik.

Ildo horretan, nabarmendu du ezin izan dela erantzukizun penala izan dezakeen bestelako autoretzarik zehaztu, Espainiako Konstituzioko 106. artikuluak jasotzen duen bezala.

?Epaiketa abiatzea beharrezkoa da inpunitatearekin amaitzeko?

?Iñigorekin justizia egiteko eta inpunitatearekin amaitzeko? Athleticeko jarraitzailearen hilketa argitzeko epaiketa abiatu beharra dagoela azpimarratu du ostiral honetan Iñigo Cabacas Herri Ekimenak.

?Ertzaintzak jaurti zuen gomazko pilotakada batek? Iñigo Cabacas hil zuenetik bost urte igaro direla gogora ekarri du plataformak, eta Fiskaltzaren jarrera behin eta berriro kritikatu dutela azpimarratu du.

?Nola izan liteke hain lotsa gutxi izatea? Bost urte igaro dira jada, eta instrukzio epaileak emandako epaian argi utzi zuen Iñigo Cabacas hiru furgonetetako arduradunen arduragabetasunagatik hil zela; zehatz-mehatz esanda: proportzionaltasun, zuhurtzia eta segurtasun printzipioak errespetatu gabe?, gaineratu du Iñigo Cabacas Herri Ekimenak.

Arrazoi horregatik, Iñigo Cabacas auzia ezin dela artxibatu esan dute, eta inpunitatearekin amaitzeko epaiketa abiatzea beharrezkoa dela nabarmendu dute. Alabaina, Athleticeko jarraitzailearen hilketaren erantzule guztiak ez dituztela auzipetu esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urteurrena Iñigo Cabacas Bilbo Basauriko berriak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak