Gizartea -

Sutea

Lau edukiontzi kiskali dira goizaldean Bilbon

Suteak Abando auzoko Barrainkua, Ajuriagerra eta Iparragirre kaleetan piztu dira, goizaldeko 6:20 eta 6:30 artean.

Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, perimetro txiki batean

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau edukiontzi erre dira gaur goizaldean Bilbon izan diran suteetan. Gainera, beste lau edukiontzi eta ibilgailu batek kalteak izan dituzte. Gertaerak, hiriko hiru puntu ezberdinetan jazo dira, oso denbora tarte txikian, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Suteak Abando auzoko Barrainkua, Ajuriagerra eta Iparragirre kaleetan piztu dira, goizaldeko 6:20 eta 6:30 artean.

Barrainkua kalean piztu den suteak edukiontziaren ondoan aparkatuta zegoen auto batean kalteak eragin ditu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Suteak gaur Albisteak