Gizartea -

Burgos

CSNren baldintzak Garoña berriz martxan jartzeko

Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 167 txosten tekniko egin ditu azken bi urteotan. Hauek dira aurkeztu dituen baldintza teknikoak, Estatuko zentral nuklear zaharrenean bihurtzeko.

I.G. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN, gaztelerazko sigletan) Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzea onartu zuen atzo, asteazkena, baldin eta Nuclenor Garoñaren jabeak (erdi bana dute Ibedrolak eta Endesak) beharrezko segurtasun neurriak betetzen baditu.

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua osatzen duten bost kontseilarietatik lauk Garoña berriro zabaltzearen alde bozkatu zuten eta, bosgarrenak, berriz, kontra. Organo hori osatzen duten bost kide horietatik hiru PPk proposatu ditu eta, gainerako biak, ostera, PSOEk. Cristina Narbona izan da kontra bozkatu duen kontseilaria, hain justu, 2004tik 2008ra Espainiako Ingurumen ministroa izan zena.

CSNk azken bi urteotan egindako 167 txosten teknikoetan oinarrituta hartu du erabakia.

CSNk dioenez, segurtasunaren eta babes erradiologikoaren ikuspuntutik proposamenak onartu ahal izateko, "beharrezkoa da titularrak (jabeak) segurtasun nuklearrarekin eta babes erradiologikoarekin zerikusia duten lan osagarriak egitea; CSNk Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioari igorriko dio proposamena".

10 baldintzetatik, zortzi orokorrak dira:

1. Titularra eta ustiatzaile erantzulea identifikatu.

2. Baimendutako gehienezko potentzia.

3. Ustiapenerako Agiri Ofizialak.

4. Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboen Araudiak eskatzen dituen urteroko txostenak egitea.

5. Fardel erradioaktiboak instalazioetatik kanpora ateratzea.

6. Hurrengo Aldizkako Segurtasun Azterketa aurkeztu.

7. Ustiapena eteteko baldintzak eskatu.

8. Hobetzeko programak.

Gainerako bi baldintzak instalazioaren bi une zehatzei lotuta daude. Hala, 9. baldintzak honako hau dio:

9. Erreaktorearen lehen karga egin baino lehen, titularrak beharrezko ekintzak egin beharko ditu segurtasun nuklearraren maila eman eta babes erradiologikoa lortzeko, aurreikusita dagoen neurrian, emandako Jarraibide Tekniko Osagarriak beteta.

Gainera, erregaiaren lehen karga egin baino lehen CSNren oniritzia beharko dute.

10. Erreaktorean erreakzio-nuklear neurtua izan baino lehen, hau da, erreaktorearen barruan sortutako eta horrek absorbitutako neutroi kopurua berdintzen den prozesua gertatu aurretik, titularrak zentralaren ustiapena segurtasunez egiteko beharrezko ekintzak burutu beharko ditu, emandako Jarraibide Tekniko Osagarriek dioten moduan.

Estatuko zentralak eta aktibo egon diren denbora. Argazkia: EFE

Estatuko zentralak eta aktibo egon diren denbora. Argazkia: EFE

Jarraibide Tekniko Osagarriak

Aurretik aipatutako 10 baldintzak "15 Jarraibide Tekniko Osagarrirekin" osatu beharko dira. Horietan, "diseinuan bestelako zaintza, hobekuntza eta aldaketa egitea eskatzen zaizkio titularrari".

Diseinua

Diseinuaren aldaketei dagokienez, erreformak lau fase aurreikusi ditu:

1. Eraikin berria eraikitzea, 1. sismo mailako hormigoi armatuarekin egindako hormak erabilita, gas tratamendurako sistema horrek behar duenaren araberakoa.

2. Gas tratamendurako erreserba-sistemaren muntaketa egitea, bi trenez edo linea erredundante eta independenteez osatua, bakoitzak % 100eko gaitasunarekin, unitate ateragailu eta bultzagailuekin egindakoak, bigarren mailako euste-airea iragazi eta gasen deskargarako tximiniara eramateko. SBGTS sistema berri horren osagaiak segurtasunarekin eta maila sismikoarekin lotuta daude. Osagai elektrikoak eta instrumentaziokoak IE motakoak dira.

3. Eraikin berriaren aireztapen sistema instalatzea; ez dauka zerikusia segurtasunarekin.

4. Zerbitzu laguntzaileak instalatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia albisteak Burgos albisteak Gizartea albisteak Garoña