Gizartea -

Abetxuku

Abetxukuko ‘Pitxiek’ jazarpena pairatzen dutela esan diote Calparsorori

Arabako SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri erakundeek babesa eskaini diote Abetxukun bizi den sendiari, Bilboko Justizia jauregiaren atarian.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
‘Pitxiek’ jazarpena pairatzen dutela esan diote Calparsorori

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Abetxuku auzoko 'Pitxiek' bizilagun batzuen aldetik mehatxuak eta indarkeria jasaten dutela esan diote Juan Calparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiari, gaur goizean berarekin Bilbon izan duten bileran.

Bilera amaitutakoan, Pedro Garcia Manzanares 'Pitxien' familiako buruak, Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeriako ordezkariak eta Jesus Mari Gonzalez Ongi Etorri plataformako kideak kazetarien aurrean hitz egin dute Bilboko Justizia jauregiaren atarian.

Gonzalezek azaldu duenez, aipaturiko familiak duela hiru hilabete babesa bilatu zuen Abetxuku auzoko etxebizitza huts batean eta ordutik inguruko bizilagunak sendia mehatxatzen eta iraintzen ari dira, horretarako arrazoirik gabe.

Manzanares 'Pitxien' familiako buruaren esanetan, auzokideek beren kontra egiteko erabiltzen dituzten arrazoiak faltsuak dira, eta ziurtatu du familiak bertatik alde egingo duela delituren bat egin dutela erakusten duen frogaren bat (argazki edo bideo bat) aurkezten badute. Beldurra sentitzen dutela esan diote EAEko fiskal nagusiari eta eskerrak eman dizkie beraiekin elkartzeagatik.

Bestalde, Fede Garciak adierazi du gaia auzibidea jartzea aztertzen ari direla, gorroto delitua dela-eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak Abetxukuko albisteak