Gizartea -

Urriaren 17tik aurrera

Gasteizko tranbiak zerbitzua indartuko du astelehenetik aurrera

Horrez gain, bi linea berri izango ditu: Gernikako Arbolatik Angulemara bat, eta Lovainatik Abetxukora bestea.

Gasteizko tranbia. Argazkia: Mikel Arrazola
Gasteizko tranbia. Argazkia: Mikel Arrazola
Gasteizko tranbia. Argazkia: Mikel Arrazola

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek Gasteizko tranbiaren zerbitzuak indartuko ditu astelehen honetatik aurrera.

Ikasketa-garaia heldu denez, eskaintza herritarren beharretara egokituko da, lana edo ikasketak direla eta leku batetik bestera joan behar duten pertsonen garraioa errazteko. Gainera, beste bi tranbia zerbitzu eskainiko dituzte:

Gernikako Arbola-Angulema, 7:37an

Lovaina-Abetxuko, 13:10ean

Halaber, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, honako hauek izango dira ordutegi berriak:

Gernikako Arbola-Angulema, 7:37, 8:37an

Wellington-Angulema, 8:46an

Ibaiondo-Angulema, 12:35ean

Angulema-Ibaiondo:   8:57an eta 9:04an

Lovaina-Ibaiondo:   13:03an

Lovaina-Abetxuko: 13:10ean.

Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, Euskotrenen webgunean eta @euskotrenejgv twitter kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak Euskotren albisteak Gasteizko tranbia azken ordukoa Garraio komuna gaur Abetxukuko albisteak