Gizartea -

Hautatze-prozesua

Nola hautatzen da Nobel sari baten irabazlea?

Nobel sariak osatzen dituzten sei kategorietako irabazle bakoitza nor den hautatzeko prozesuak ia urtebete irauten du.

1994ko Nobel sariaren irabazleak: Yasser Arafat, Simón Peres y Yitzhak Rabin. EFE
1994ko Nobel sariaren irabazleak: Yasser Arafat, Simón Peres y Yitzhak Rabin. EFE
1994ko Nobel sariaren irabazleak: Yasser Arafat, Simón Peres y Yitzhak Rabin. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nobel sarien zeremonia abenduaren 10ean egiten da urtero; izan ere, egun horretan hil baitzen sariei izena ematen dien Alfred Nobel asmatzaile suediarra.

Sariak sei kategoriatan daude banatuta: Fisikako Nobel Saria, Kimikako Nobel Saria, Medikuntzako Nobel Saria, Literaturako Nobel Saria, Ekonomiako Nobel Saria eta Bakearen Nobel Saria. Azken horrek piztu ohi du jakin-min handiena, saridunen artean jendartean ezagunak diren pertsonak egoten direlako.

Nahiz eta sari guztiak egun berean banatzen diren, guztiak ez dira leku berean ematen. Bakearen Nobel Saria Oslon (Norvegia) banatzen dute, eta gainerakoak Stockholmen (Suedia) ematen dituzte, Bakearena banatu eta ordu batzuk geroago. Hori horrela da sariak sustatu eta dinamita asmatu zuen Alfred Nobelek berak hala jaso zuelako bere testamentuan.

Alabaina, sari-banaketa izan aurretik, kategoria bakoitzeko sarien irabazleen hautatze-prozesua dago, eta horrek ia urtebete irauten du:

Iraila: gonbidapenak bidaltzen dira

Irailean, sari bakoitza emateaz arduratzen diren batzordeek isilpeko gonbidapenak bidaltzen dizkiete esparru bakoitzeko pertsona adituei, esparru horretako Nobel sarirako hautagaiak proposa ditzaten. Aditu horiek ezin diote euren buruari bozik eman. Aipatu adituen proposamenak urtarrilaren 31 baino arinago bidali behar dira zaizkie batzordeei.

Otsaila: hautagaitzak jasotzen dira

Batzorde bakoitzak urtarrilaren 31ra arte jasotako hautagaien artean egiten du bere aukeraketa. Data horretatik aurrera jasotako izenak hurrengo urterako ebaluaketan hartuko dira kontuan.

Otsaila-martxoa: zerrenda motzak

Batzordeek hautagaien ibilbidea aztertzen dute, eta zerrenda labur bat prestatzen dute saria jaso dezaketenekin.

Martxoa-abuztua: adituen gainbegirada

Adituek aipatu zerrenda gainbegiratzen dute. Aditu horietako batzuk iraunkorrak dira, eta beste batzuk hautagai zehatzen gainean dituzten ezagupenengatik kontratatzen dituzte. Adituek ez dituzte hautagaitzak zuzenean ebaluatzen eta ez dute gomendio espliziturik ematen.

Urria: irabazleak hautatzen dituzte

Urria hasieran batzorde bakoitzak bere esparruko Nobel sariaren irabazlea nor izango den hautatzen du, bozen gehiengo sinplea nahikoa izanik horretarako. Erabakia behin betikoa da, eta ez dago horren aurkako apelaziorik egiterik. Ondoren, saridunen izenak jakinarazten dituzte.

Abenduak 10: sari-banaketa

Nobel sarien banaketa-ekitaldia abenduaren 10ean izaten da. Bakearen Nobel saria Oslon ematen dute, eta gainerakoak Stockholmen. Saria Alfred Nobelen irudia duen dominaz, diploma batez eta sarian zenbatekoa jasotzen duen agiri batez dago osatuta.

Iturria: nobelprize.org

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Nobel sariak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa