Gizartea -
Toledon atxilotua
Bikotekide ohiaren 9 urteko alabari sexu-abusuak egin eta grabatu ditu
Adingabearen amak gertakariak salatu ditu, neskak “sekretu bat kontatu” behar ziola aitortu ondoren. Biktimak 14 urte ditu orain.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak 45 urteko gizon bat atxilotu du Toledon, bikotekide ohiaren alabari sexu-abusuak egitea egotzita. Neskak 9 urte zituen abusuak gertatu zirenean.
Abusuak 2011 eta 2013 artean gertatu ziren. Epe horretan atxilotuak neskaren amarekin harremana izan zuen.
Adingabearen amak gertakariak salatu ditu orain, neskak “sekretu bat kontatu” behar ziola aitortu ondoren. Biktimak 14 urte ditu orain.
Haur-pornografia 65.000 artxibo baino gehiago
Atxilotuaren etxebizitza miatu zutenean, poliziek haur-pornografia 65.000 artxibo (281 Gb) baino gehiago aurkitu zituzten ordenagailuetan eta disko gogorretan. Horien artean atxilotuak 2011an grabatutako hiru bideo daude. Irudietan adingabeari egindako sexu-abusuak ikusten dira.
Adingabeak berak haur-psikologia zentro batean artatzea eskatu zuen, eta orduan ikerketa abiatu zuten.
Neskaren txostenak sexu-abusuen zantzuak zeudela ondorioztatu zituen eta amak bikotekide ohia salatu zuen, bideo pornografikoenganako menpekotasuna zeukala bazekielako, Poliziak agiri batean azaldu duenez.