Gizartea -
Indarkeria matxista
12 salaketa sanferminetan, sexu erasoekin edo abusuekin lotuta
Delitu horiengatik 12 pertsona atxilotu dituzte, Iruñeko Udalak baieztatu duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sanferminetako lehen sei egunetan, 12 salaketa aurkeztu dituzte Iruñean indarkeria matxistarekin lotuta: sei sexu erasoengatik, bat sexu eraso saiakeragatik eta zazpi abusuengatik, Babes Zibilak baieztatu duenez.
Delitu horiengatik guztiengatik 12 pertsona atxilotu dituzte; erdiak sexu abusuengatik, eta beste erdiak abusuengatik.
Babes Zibilak goratu egin du Segurtasun Indarrek erasoon aurrean agertutako “eraginkortasuna” eta “koordinazioa”.
Halaber, administrazioek biktimei emandako laguntza eta gizarteak emandako erantzun irmoa ere txalotu ditu.
Gainera, salaketak jartzea garrantzitsua dela gogorarazi du, eta erasoen aurrean jarrera aktiboa izateko deia egin die herritarrei. “Iruñeak ez ditu onartzen sexu erasoak”, ohartarazi du.