Gizartea -

Hegoalde

AEBrekin lotura Foronda izan behar dela uste dute hiriburuek

Hegoaldeko lau hiriburuetako alkateek hiriburuen arteko “sinergiak indartu” behar direla uste dute, eta bakoitzaren “sendotasunak” aprobetxatu guztien mesederako.

Forondako aireportua (Gasteiz). Artxiboko irudia: EiTB
Forondako aireportua (Gasteiz). Artxiboko irudia: EiTB
Forondako aireportua (Gasteiz). Artxiboko irudia: EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateak bildu zituen Radio Euskadik atzo gauean. Juan Maria Aburtok, Eneko Goiak, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek gai ezberdinen inguruan eztabaidatu zuten.

Hala ere, bi gairen inguruan ados agertu ziren buruzagiak: lehena, AEBrekin lotura zuzenak Forondako aireportutik abiatu beharko liratekeela, eta bigarrena, hiri bakoitzaren kongresuen kopuruaz eztabaidatzeak zentzurik ez duela. “Gakoa lankidetza da”, azpimarratu dute.

“Noizean behin Euskal Herrian gertatzen diren ohiko lehia lokalak” alde batera utzi behar direla nabarmendu zuen Joseba Asiron Iruñeko alkateak. “Lau hiriburuen arteko distantzia ordubetekoa da; hobe da hurbiltasuna lankidetzarako aprobetxatzea, lehiarako baino”, azaldu zuen.

Hegoaldeko hiriburuetako lau alkateek hiriburuen arteko “sinergiak indartu” behar direla uste dute, eta bakoitzaren “sendotasunak” aprobetxatu guztien mesederako.

Bestalde, hiri bakoitzeko kongresuen kopuruaren inguruko eztabaidak zentzurik ez duela esan dute agintariek. “Eztabaida antzua” dela kritikatu du Eneko Goiak. “Beste euskal hiriburu batek kongresu bat lortzeagatik sekula ez naiz haserretuko”, adierazi du Aburtok. Eztabaida politikoak bilatuz batzuek “garaipen bat” eskuratu nahi dutela salatu du Urtaranek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Iruñeko argazkiak Eneko Goia bideoak Gorka Urtaran bideoak Juan Maria Aburto EH Bildu Iruñea Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Gasteizko Aireportua