Gizartea -

ZAINTZA HANDIAGOA

Iruñeak udaltzainen patruilak indartuko ditu sexu erasoak saihesteko

Iruñeko Udalak, sexu erasoak sahiesteko, %30 indartuko ditu Udaltzaingoaren asteburu gauetako patruilak eta batez ere, "arrisku handiena daukaten" guneetan arreta berezia jarriko dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak %30 indartuko ditu aisialdi guneetako Udaltzaingoaren asteburu gaueko patruilak sexu erasoak saihesteko. Modu berdinean, herritarren kontzientziazioa bultzatzeko neurriak hartuko dituztela iragarri dute.

Aritz Romero, Herritarren Segurtasunerako eta Elkarbizitzarako zinegotziak esan duenez, patruila hauen izaera erabat prebentiboa izango da eta, bereziki arriskuren bat egon daitekeen tokietan  zentratuko dira. Zinegotziaren arabera, patruilen errefortzua aisialdi guneetan, alde zaharrean, San Juanen eta, toki ilun eta kolarretan egin behako da, goizaldeko 3tatik goizeko 9ak arte.

Udalak hartutako neurri hau bihartik aurrera jarriko da martxan eta sanferminak arte iraungo du, poliziaren “zaintza berezia” dagoenera arte.

Iruña hiri “oso segurua” da, esan du zinegotziak, sexu askatasunaren aurkako delituei deritzonez. Udaleko informazioaren arabera, "Estatu guztian izandako antzeko delituen %0,25a besterik ez da gertatu Iruñean".

Zenbaki absolutuetan, 100 eguneko 2,6 sexu eraso gertatzen dira, iazko datuarekin alderatuta 0,1 gutxiago. Estatuko datuekin konparatuta, Iruñeko datua “oso txikia” dela esan du Romerok.

Modu berean, eraso sexistak uda sasoian, ekaina eta abuztua artean, izaten duten goraka nabarmendu du zinegotziak, izan ere, alkohol gehien edan eta hirian jende gehien biltzen den garaia izaten delako. Honez gain, argi utzi nahi izan du auzoen artean ez dagoela delitu kopuruen arteko ezberdintasun nabarmenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak