Gizartea -
GEnero indarkeria
Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean sexu-eraso bat egotzita
Iruñeko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean 20 urteko neska bati ustezko sexu-erasoa egiteagatik San Juan auzoan.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean ustez 20 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik San Juan auzoan. Gertaera 2:45 aldera jazo da, kale erdian, Udaltzaingoak berak plazaratu duen oharrak dionez.
Telefono dei baten bidez San Roke kalean izandako eraso sexual baten berri eman diote Poliziari. Bertara Udaltzaingoaren lau auto gerturatu dira, eta erasoa jasan duen neska beste neska batzuekin batera aurkitu dute.
Inguruan zegoen jendeak erasotzaileetako bat atzitzea lortu du agenteak heldu bitartean; horrez gain, beste erasotzailearen deskripzioa eman dute, eta hori dela eta handik gertu aurkitu ahal izan dute aparkatuta zeuden autoen artean ostenduta.
Atxilotuak Iruñean eta Eguesibarrean bizi diren 26 eta 21 urteko bi gizonezko dira, hurrenez hurren. Polizia-etxera eraman dituzte eta epailearen esku noiz geratuko zain.
Genero indarkeria auzietan berezituta dauden Udaltzaingoko agenteek aratu dute biktima hasieratik bertatik.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.