Gizartea -

Sare sozialaren urteurrena

Twitter, hamar urte komunikazioa eta informazioa aldatzen

Sare sozialak hilean 320 milioi erabiltzaile ditu, eta 1.000 milioi pertsona baino gehiagok txioren bat bidaltzen dute hilero.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, martxoak 21, Twitter sare sozialak 10 urte bete ditu. Sare sozialak komunikatzeko eta informatzeko modua aldatu du.

Sare sozialak 320 milioi erabiltzaile ditu hilean, eta 1.000 milioi pertsona baino gehiagok txioren bat bidaltzen dute hilero. Zenbakiek bertigoa ematen dute. Hamarkada honetan une gogoangarri ugariren berri eman du Twitterrek.

Sare sozialaren sortzaileek bigarren mailako proiektu bat bezala garatu zuten, testuak eta bideoak biltzeko webgune bat prestatzen ari zirela. Jack Dorsey sareko sortzaileak duela 10 urte bidali zuen lehen txioa:

A bildua eta traola

Laster tresnaren hazkundearen lekuko izan ziren. Azaroaren 2an erabiltzaile batek lehen aldiz a bildua jarri zuen hartzailearen izenaren aurrean. Hilabete batzuk geroago, txioaren hitz klabearen aurrean traola jarri zuten.

Denborarekin sare sozialaren bereizgarriak bihurtu dira ezaugarri horiek. Twitter informazioa eta iritziak partekatzeko iturri nagusia bilakatu da askorentzako.

Hala ere, hamarkada bat bete duen sare soziala gutxi aldatu da. Markak baino masak mugitzen dituen fenomenoa izaten jarraitzen du. Informazioa tximistaren abiadurarekin zabaltzen da eta jende guztiak esateko zerbait du. Hori bai: 140 karakteretan soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Xeko albisteak