Gizartea -
Zika birusa
Zika duen eta haurdun dagoen emakume bat atzeman dute Katalunian
Lehen kasua da Espainiako Estatuan. Emakumezkoak Kolonbian atzeman zuen birusa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haurdun egonda, Zika birusaz kutsatu den emakume baten lehen kasua atzeman dute Katalunian, lurralde horretako Osasun Kontseilaritzak baieztatu duenez.
Emakumezkoa haurdunaldiaren 13. eta 14. asteen artean dago, eta Kolonbian atzeman zuen birusa.
Horrela, dagoeneko sei dira Katalunian baieztatutako Zika kasuak: bi emakume eta lau gizon. Kasu guztietan, atzerrian, alerta egoeran dauden herrialdeetan, gaixotu dira.
Osasun Kontseilaritzak berretsi du ez dagoela arriskurik, birusa ez baita transmititu.
Gaixotasuna haurdunen kasuan izan liteke arriskutsua, jaioberriek malformazioak izan ditzaketela dirudielako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea