Gizartea -
Immigrazioaren drama
15.000 errefuxiatu eta etorkin heldu dira aurten Espainiako Estatura
Gehienak siriarrak izan dira, euren herrialdeko gatazkatik ihesi.
Europa Press
Orotara 15.000 errefuxiatu eta migratzaile sartu dira aurten Espainian, iazko kopuruaren bikoitza. Gehienak siriarrak izan dira, eta Melillatik egin dute Estatuan barrena, Europa Press informazio agentziak bildutako datuen arabera.
Melillan, etorkinak behin-behinean hartzeko zentroan, 8.900 pertsona izan dira aurten, eta, iaz, 5.450 izan ziren. Gehienek oinarrizko zerbitzuak eduki ahal izateko eta penintsulara joan ahal izateko eman dute izena bertan. 8.900 pertsona horietatik, 3.000 adingabeak izan dira.
Ceutako zentrotik 2.255 pertsona pasatu dira, eta, kasu horretan, gehienak Ginea Konakrytik etorriak izan dira.
Andaluziako kostaldetara 3.149 etorkin heldu dira, ontzietan. Iazko kopurua antzekoa izan zen: 3.170.
Bestalde, Kanarietara 844 pertsona iritsi dira, 28 ontzitan. Zenbakia iazkoa (288) baino hiru bider handiagoa da.
Azkenik, Murtziara 300 migratzaile ailegatu dira, iaz baino 100 gehiago, eta, Alacantera, 26.