Gizartea -

Anberesen desagertu zen

Bi urte Hodei Egiluz gabe, eta haren bila oraindik

Galdakaoko gaztearen aitaren hitzetan, “itxaropena ez da galtzen, goizero berriro pizten da”. Desagerpenei aurre egiteko, “Europa mailako legedia bat” egiteko eskatu die europarlamentariei.

Hodei bilatzen jarraitzeko eskaera egin dute senide eta lagunek Anberesen. Artxiboko argazkia: ETB
Hodei bilatzen jarraitzeko eskaera egin dute senide eta lagunek Anberesen. Artxiboko argazkia: ETB
Aitak desagertuen inguruko legedia eskatu du Europan

1:23

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz duela bi urte desagertu zen Anberesen (Belgika). Galdakaoko gaztearen familia Belgikan dago egunetan, bilatzeko borrokari enegarren bultzada eman nahian. Horrela, gaur 13:00ak aldera elkarretaratzea egingo dute Bruselako Luxenburgo plazan.

?Hodei ez da agertu, eta irtenbidea aurkitu arte borrokan jarraitu beharra dago?, aldarrikatu du Pablo Egiluz gazte galdakaoztarraren aitak. ?Itxaropena ez da galtzen, goizero berriro pizten da?, adierazi du Radio Euskadiko ?Boulevard? irratsaioan.

Auziko hipotesi bati buruz hurrengoa esan du Pablo Egiluzek: ?ibaira erori zela pentsatzeko arrazoirik ez dago, errekara joan zenik ez dugu uste; lelokeria izango litzateke?.

?Belgikako Gobernuak baliabide gehiago jarri behar ditu?, erantsi du desagertutako gaztearen aitak. Azkenik, desagerpenei aurre egin ahal izateko, ?Europa mailako legedia bat? egiteko eskatu die Pablo Egiluzek europarlamentariei.

?Desagertu aurretik Anbereseko erdiguneko kale batean Hodeiri bi aldiz lapurretan egin ziotela jakina da. Lekuko batzuek ikusi egin zuten, eta berekin hitz egin ostean, ihes egin zuen laguntza eske. Bakarrik utzi zuten eta ez dakigu ezer gehiago?, azpimarratu du.

Adituek Hodei Egiluz ibaira erori zela pentsatzen dutela aitortu arren, aitak gogorarazi du ez dela ?gorpurik ere? azaldu.

Europako Parlamentuan egingo den ?Irtenbide europarra desagertuentzat? izeneko jardunaldien harira, Pablo Egiluzek onartu du ?bilatzen jarrai dezaten presio egitera? joango direla.

Era berean, europarlamentariei proposatuko diete Europa mailako protokolo bat osatzea horrelako kasuei aurre egiteko, ?gabezia asko? baitaude.

?Desagertuen Europako Protokoloa?

Bestalde, gazte galdakaoztarraren senitartekoek eta lagunek ?Irtenbide europarra desagertuentzat? izeneko jardunaldian parte hartuko dute 15:00etan. Europako Parlamentuko parlamentariez gain, desagertutako pertsonen arazoarekin zerikusia duten pertsona eta elkarte askok parte hartuko dute.

Europako desagertuen erregistrorik ere ez dago egun. Europan, urtero 10.000 desagertu baino gehiago ez dituzte aurkitzen.

EAEn urtero 3.500 salaketa baino gehiago jasotzen dituzte. Gehienetan desagertutako pertsonak onik aurkitzen dituzte, baina kasu batzuetan denbora pasa eta desagerturik jarraitzen dute.

Hamar salaketatik zazpi adin txikikoen zaintza-zentroetatik ihes egindako adingabeak dira. 100 kasutik hiru konpondu barik geratzen dira. Hala ere, estatistikak ez dira guztiz fidagarriak, desagertu batzuk agertzen direlako, baina senitartekoek ez dutelako salaketa kentzen.

Komunikabideek familien atsekabea eta samina islatzeko ohitura dute, baina desagertuen senitartekoek linbo legal bati aurre egin behar izaten diote: konpromiso ekonomiko eta agiri mordoa. Gainera, testuingurua ikaragarri nahasten da protagonista agertzen ez denean.

Europan desagertutako pertsonen inguruan egindako azken ikerketak arreta umeengan jarri zuen. Azterketa 2013an egin zuten eta 2011ko estatistikak jaso zituen. Txosten horren arabera, 250.000 ume desagertu ziren. Datuak eguneraturik ez daude, ezta prozedura komunik ere.

Problematika aztertzeko, desagertutako pertsonen bosgarren bilera teknikoa Arrigorriagan (Bizkaia) egin behar dute aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Hodei Egiluz albisteak Gaurko azken ordukoa